XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musikasteren Helburuak

1 Herri baten musika, bere musikagileen lanek, berauez interpreteek egiten dituzten bertsioek, eta herri musikaren adierazpenak osatzen dute.

2 Egungo belaunaldiek, beren aurrekoen musika lanak ezagutu behar dituzte, aintzat hartu eta maila ditzaten, eta oraingo lanen abiapuntu izan daitezen.

Iraganeko musika ez ezagutzeak oraingo belaunaldiak babesik gabe utzi eta egina errepikatzearen arriskua dakar, benetako aurrerapenaren kaltetan.

3 Herri baten musika mundu osokoaren atala da. Baina azken hau tokian tokiko musikak oinarritzat hartuz soilik egin daiteke.

4 Kulturarik indartsuenek etengabeko eragina dute ahulagoetan, mundu osoko izpiritu kezkatiak bereganatuz, xedea arte unibertsala denean txalogarria den bezala, zapaltzeko denean onartezina delarik. Gaurregun, jakin badakigu, kulturen arteko bikoiztasun klasista (nagusiak-menpekoak) zentzu gabea dela.

5 Munduko musika kulturaren aberastasunerako da herrietako musikak indartzea.

6 Herri baten musikaren lehena eta oraina behar bezala ez ezagutzearen arrazoia denboran edo gizarte aldakorrean bila daiteke, baina sekula ez ajolagabekerian.

Lehena ezagutzen herri batek ematen duen astia, bere ibileraren norabide eta abiaduraren oinarri da. Herriaren historia geroaren gidari eta ardatz dugu.

7 Musikagileek gizartearekiko duten erantzukizuna, musika artearen eskakizunen arabera osatzea litzateke, egunean eguneko giroaren arabera, aginduriko lanaren etengabeko bilakaerari lagunduz.

8 Interpreteek bere eginkizuna zintzoki betetzea, musikagileek beren lanei ematen dieten norabideari hurbiltzea da, azken joerak baztertu gabe, eta, jatorrizko lana birsortzeko askatasuna dutelarik, hitzez-hitzezko eta aldebakarreko ikuspegia txuliatuz.

9 Musikagile eta interpreteek bere herriko arte sentiberatasuna hezteko erantzukizuna dute, bat eta bestearen arteko lotura emanez, musikalariak herriari erantzunez, baina aldi berean, herria zabarkerietatik urruntzen lagunduz.